ONDARRU-LEKITTO kostaldeko lasterketa

Lea Artibaiko kostaldetik antolatzen dugun lasterketa zoragarri hau, 2016an jaio zen Tximista atletismo taldearen eskutik. Hainbat urtetan lan taldean asko hitz eginiko gai bat izan zen baina ez 2015era arte izan, idea helburu bihurtu eta taldeak aurrera eraman zuela. 

Lea Artibaiko atletismoaren ordezkari gisa, Lekeition eta eskualdean, lasterketa handi bat falta zela uste genuen eta aldi berean, eskualdeko bizilagun guztiak bere lasterketa bezala sentitu eta kirola egiten elkartzeko ideia bikaina zela. Horrela, proiektu garrantzitsu bat eratu eta lan gogorrarekin eta  laguntza ezberdin askorekin aurrera ateratzea lortu genuen. Ondarroa eta Lekitioko herriak batzen dituen kostaldeko errepidetik gauzatzen da ibilbidea, bi herrietan barrena egiten den kilometroaz gain. Guztira 16 kilometroko lasterketa paregabea; mendia, itsasoa, hondartzak...

Tximista atletismo taldearen helburua, lasterketa hau finkatu eta urte askotan aurrera atera ahal izatea da. Horretarako, korrikalari kopuruak gora egin eta lehen aldiz lasterketa egiten duten korrikalariak gustora sentiarazi eta hurrengo urteetan errepikatzeko nahia izatea garrantzitsua iruditzen zaigu, horregatik detaile guztiak zaintzen ditugu.

Etor zaitez inguru zoragarri batean eta bista izugarriekin korrika egitera, beste guztiarekin gu arduratuko gara!!

Animatu!!

Kartela JPG.jpeg
2017 - II. Edizioa
2018 - III. Edizioa
2016 - I. Edizioa