top of page
Atletismo eskola 19.20.jpg

ATLETISMO ESKOLA

Tximista atletismo taldeak, 2019-20 denboraldian atletismo eskolarekin jarraituko du Benjamin , Alebin eta Infantil mailako neska mutilentzat. Azken urteetako kirol eskariei aurre eginez, orain arte ikastetxeetan egin izan diren taldeak, Tximista atletismo taldeak bereganatuko ditu 3. mailatik 6. mailararte. Irailaren 17an hasiko da martxan proiektu hau.

​

Eskola honen helburu nagusiak jarduera fisikoa baldintza egoki batzuetan egitea, bizi osasuntzu batean murgiltzea, giza harremanak eta umearen garapen integrala lantzea eta azkenik, kirola inguru atsegin eta modu erakargarri batean praktikatzea dira. Guzti hau aurrera eraman eta helburuak betetzeko, kalitatezko eta formakuntza ona duten monitore eta arduradun taldeak izango dira.

 

Hiru taldetan banatuko dira; txikienak astelehen eta asteazkenetan arituko dira, bigarrenak astearte eta ostegunetan eta Infantil mailakoak Astelehen, asteazken eta ostiraletan. Kirol instalazioa, Larrotegi auzoan dagoen atletismo pista erabiliko da, nahiz eta momentu ezberdinetan beste kirol instalazio edo herriko beste leku batzuetan elkartu ahalko diren.

 

Urtean zehar, hainbat irteera eta topaketa izango dituzte, entrenamendu saiotean landutakoa beste herri batzuetako umeekin partekatzen eta giza harremanak landuz.

 

Izena ematea zabalik dago jada. Horretarako kirola@tximista.net helbidera zuzendu beharko da eta hurrengo informazioa bidali: 

​

​

 

​

​

bottom of page